Berria egunkariaren analisi bat

Egunkari guztiek ez dute berri guztiekin berdin jokatzen, izan ere, euren ildo editorialaren politikaren araberako garrantzia ematen diete berriei. Horregatik, egunkari batean lehen orrialdeko berri nagusia den gai bat, beste egunkari batean bigarren mailako berria izan daiteke, edota, muturrera joz, baliteke berri hori aipatu ere ez egitea. Horixe bera da aukeratu dudan egunkariaren paperezko edizioaren berririk garrantzitsuenarekin gertatu dena. Gaur ostirala da, 2021eko abenduaren 17a; eta Berria ko azalean dagoen notizia honakoa da: “Murgiltze eredua erabiltzea “posible” dela ezarri du Frantziako Gobernuak”. Euskarazko hezkuntzari zuzenean eragiten dion berria da eta Berriaren ildo editorial bakarrarekin bat egiten du: euskara. Beste komunikabide batzuetan berri hau bilatu; Gara egunkariaren online edizioan agertzen den artean, Eitb.eus atarian ez da aipatu ere egiten. Berri honekin batera, oso loturik dagoen beste bat ere ageri da Berriaren lehenengo o...